|
ZerbitzuakPrestakuntza programa Unimodaren programa (4. hiruhilekoa)Unimoda/Arabako Ehungintza Batzan jakitun dira Arabako merkataritza sektoreak oro har, eta, zehatzago, ehungintza-arloak berak aurrean dituzten aldaketen garrantzia ez dela nolanahikoa. Horregatik antolatu dute visual merchandising gaiari buruzko ikastaroa Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara Ofizialarekin elkarlanean. Ikastaroa “Barnealdeen diseinua modako saltoki batean: artea eta limurtzea" lelopean egin zen urriaren 23an eta 24an, 14.00etatik 17.00etara bitartean, Arabako Merkataritza Ganbararen prestakuntza zentroan. Prestakuntza aberasteko parte-hartzaileen saltokietan bertan argazkiak egin ziren, kanpoaldekoak zein barnealdekoak, eta prestakuntza-saioetan horien gainean jardun zuen lantaldeak. Era berean parte hartzaileei BANAN-BANAKO AHOLKULARITZA eman zitzaien VISUAL MERCHANDISING arloan beren saltokiek agertzen zuten egoerari buruz gehiago jakin zezaten. |
Nabarmenak
ZORIONAK ZIURTAGIRIA JASO DUZUEN ENPRESEI!27 establezimenduk jaso dute UNE 175001 arauaren ziurtagiria Argitalpenak
Publizitatea
babesleak
|
© 2005 Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioa |
||