|
Helburuak itzuli »
Berriak29.11.2007 MERKATARITZAKO SARI NAZIONALA GASTEIZKO UDALARENTZAT ETA AKSEZIT BEREZIA ELVIRARENTZAT![]() Patxi Lazkoz, Ignacio Cruz Roche eta Angel Alava
Iragan azaroaren 22an Merkataritzako Sari Nazionala egokitu zitzaion Gasteizko Udalari. Saria merkataritza arloan egindako dinamizazioarengatik eta merkatari txikiei emandako babesarengatik eman dio Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioak. Elvira harategi-urdaitegiari berriz, merkataritzako sari nazionalaren ohorezko akzesita eman diote, bere garapen komertzialarengatik eta enpresa-modernizazioarengatik. Gasteizko Udalari saria Ignacio Cruz Rochek eman zion, Politika Orokorreko zuzendari nagusiak. Sari horrekin udalak 2006an egindako lana goraipatu nahi izan dute, bai merkatari txikiei emandako laguntzarengatik, bai merkataritza-arloan burutzen dituen hirigintza- eta dinamizazio-lanengatik. Sari emate ekitaldian, Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak karguan bere aurretik aritu direnen merituak aintzatetsi zituen, eta Fernando Aranguiz zinegotziak egindako lana ere goraipatu zuen. Bere aldetik, Elvira harategi-urdaitegiko gerenteak, Angel Alavak, egin dioten aipamen berezia eskertu zuen eta bere saltokietako bezero guztiei dedikatu zien. Sari horiek urtero ematen ditu Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioak. |
Nabarmenak
ZORIONAK ZIURTAGIRIA JASO DUZUEN ENPRESEI!27 establezimenduk jaso dute UNE 175001 arauaren ziurtagiria Argitalpenak
Publizitatea
babesleak
|
© 2005 Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioa |
||