Helburuak itzuli »

Berriak

22.10.2007

MERKATARITZA ETA ZERBITZUEN ARLOETAKO SARIAK EMAN DITU FEDERAKUNTZAK

Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako sektoreko Sariak

Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Arabako Federakuntzak ARABAKO MERKATARITZA ETA ZERBITZUETAKO SEKTOREKO FEDERAKUNTZA sarien IV edizioko sariak banatu ditu pasa den urriaren 19an.

Angel Alava Albizuak Federakuntzako lehendakariak sari-emate ekitaldian nabarmendu zuen bezala, “ez du irauten indartsuenak, aldaketei ondoen egokitzen jakiten duenak baizik", eta horren erakusgarri bikainak dira saria jaso duten enpresak.

Iraganeko inpronta onena eta etorkizuneko proiekzio oneanrengatiko saria Roman Knörr-ek, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbarako lehendakariak eman zuen, eta saria Foto Fernando Martin enpresari egokitu zitzaion. Fernando Martin enpresako gerenteak jaso zuen saria, eta bere familiak emandako laguntza eskertu nahi izan zuen bereziki.

Enpresa berrizaleenaren eta lehiatsuenaren saria Jusabi Motor-ek jaso zuen, Arantza Zenarruzabeitia Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Berrikuntza eta Sustapen arloko diputatuaren eskutik. Saria jaso zuten enpresako bi kide sortzaileek, Jesús Mª Insagurbek eta Juan Carrerok.

Federakuntzak aintzatespen berezia eman nahi izan dio Fernando Aranguiz Minguezari, Gasteizko merkataritza eta zerbitzuen arloa erreferentziazko arlo berrizale bihurtzeko hainbat bideetatik burutu duen lana eskertzeko. Saria eman zion Rodrigo García Azurmendik, Kontsumo, Merkataritza eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak.

Berritasun nagusia V. edizio honetan, merkataritza eta zerbitzuen sektorean euskararen erabilera sustatu duten enpresak saritzeko sortu den kategoria berria izan da. Kategoria berri hau Federazioaren eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren elkarlanaren emaitza da: dagoeneko ia 2 urte bete duen lankidetzaren emaitza, hain zuzen.

Kategoria horretan hiru enpresa saritu dira: Amurrioko Arregi Argazkintza, Laudioko Garayo Burdindegia eta Gasteizko Mendiaoptika. Iñaki Arregiri Amurrioko euskara zinegotziak eman zion saria. Joxean Gonzalezek, APILL-eko lehendakariak, Laudioko enpresaren izenean jaso zuen saria Jon Karla Menoyo herriko alkatearen eskutik. Eta Juan Carlos Alonsok, Gasteizko Udaleko alkateordeak, eman zien saria Paula Gastóni eta Kepa Mendiari.

Ekitaldira Arabako merkataritza eta zerbitzuen arloko eta erakunde nagusienetako ordezkari ugari hurbildu ziren.

Zeremonia-maisu Iñigo magoa aritu zen; hainbat trukurekin sari ematea alaitu zuen eta amaieran ikuskizun harrigarria eskaini zigun.

Nabarmenak
UNE 175001 logotipo

ZORIONAK ZIURTAGIRIA JASO DUZUEN ENPRESEI!

27 establezimenduk jaso dute UNE 175001 arauaren ziurtagiria

Argitalpenak
Publizitatea
babesleak