|
Helburuak itzuli »
Berriak03.07.2007 RENOVA PLANA
Arabako Merkataritza Ganbarak, Merkataritzako eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Arabako Federazioak eta Vitoria-Gasteizko Udalak RENOVA plana sustatu dute elkarlanean. Arabako merkataritza gaurkotzeko eta berritzeko proiektua da. Laguntza‑tresnak eskaintzen ditu merkataritza hobetzeko. Helburua da sektoreak etorkizunari lehiakortasunez aurre egin ahal izatea: merkataritzako enpresa txikien lehiakortasuna hobetzeko eta gaurkotze‑prozesuan laguntzeko plana da, beraz. Jardute-programak, hasierako diagnostikoa, lau lantegi eta aholkularitza lanpostuan bertan, bukatzear dago. Tailer hauek: aginte-taulari buruzko lantegiak eta bezeroaren arretarako manuala, azaroan (19, 20 eta 21ean), urtarrilan (22 eta 29an) eta otsailan (5 eta 12an) izango dira. Orain arte egin dira, irailean eta urrian: negozioaren gestioa eta politika komertziala-ko tailerrak. RENOVA planaren oinarria aldeen arteko elkarreragina da: horren arabera kanpoko adituek gidarien edo sherpen papera hartzen dute Ganbarako teknikariekin elkarlanean. Banakako saioek aukera ematen dute tresnak saltoki bakoitzari era partizipatiboan egokitzeko eta abian jartzeko: besteak beste, aginte-taula, promozio-plana, marjina era egokian aplikatzea eta bezeroen arretarako eskuliburua. Kanpoko adituak, esan bezala, gidariak izango dira prozesu osoan: pertsona espezializatuak eta homologatuak dira. Merkataritza Ganbararen ardura da pertsona horiek hautatzea, haiekin elkarlanean aritzea eta haien lana ikuskatzea. |
Nabarmenak
ZORIONAK ZIURTAGIRIA JASO DUZUEN ENPRESEI!27 establezimenduk jaso dute UNE 175001 arauaren ziurtagiria Argitalpenak
Publizitatea
babesleak
|
© 2005 Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Federazioa |
||