Helburuak itzuli »

Berriak

04.07.2007

ARABAKO MERKATARITZA TXARTELAREN PROMOZIOAK

Arabako Merkataritza Txartela
Bezeroak saritu eta fidelizatu, aparteko kosturik gabe!

Dakizun bezala, Arabako Merkataritza Txartelak, enpresaren kostuak murrizteaz gain, BEZEROAK FIDELIZATZEKO TRESNA IZATEA du helburu.

Horregatik, sari-eskaintza erakargarria eta osatua egin dugu, beste edozein enpresak egiten duen bezala, zuk ere zure bezeroen leialtasuna saritu dezazun, eta bezero berriak eskuratu ditzazun.

Jarraian, promozio-kanpaina horien berri emango dizugu. Horietan parte hartu ahal izango duzu, zure enpresak inolako zama ekonomikorik jasan gabe. Hau guzti hau posiblea da ARABAKO MERKATARITZA TXARTELA proiektura 475 enpresa baino gehiago bildu delako eta RURAL KUTXAren laguntzari esker.

  • Iragan abuztuaren 1etik Arabako Merkataritza Txartelarekin egindako erosketetan, 5 euro bakoitzeko puntuak lortzen dituzte erosleek. Puntu horiek lortzeaz gainera, Tunisiarako 2 pertsonentzako 4 bidaien zozketan parte hartuko dute, astebetekoak eta pentsio erdian. Zozketak 2008ko urtarrila bitartean egingo dira.
  • Gainera, abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra bitartean, biak barne, proiektuko kide diren saltokietan Arabako Merkataritza Txartelarekin egindako erosketek guztira 300 eurotik gorako balioa izanez gero, txartelaren titularrek 300 euro arteko erosketa-baleen zozketan sartuko dira.
  • Arabako Merkataritza Txartelaren titularrek kide diren saltokietan irailean eta urrian egindako erosketengatik, %3ko deskontu-txartela jasoko dute azaroan. Arabako Merkataritza Txartearen titularrek:

    • Txekea aldatuko dute saltokia aukeratu

    • Erosketa berriak txekearen balio berekoa edo handiagoa izan behartuko du

    • Txekeak abenduaren 31ra arte balioko du.

  • Laudion eta Amurrion aurtengo Gabonetako kanpaina %5eko deskontua izango da. Lauidioko eta Amurrioko saltoki parte hartzaileetan ARABAKO MERKATARITZA TXARTELAREKIN abenduaren 20tik 2008ko urtarrilaren 5era bitartean egindako erosketen gainean

  • Halaber, VISA txarlaren elkarlanaren ondorioz, 2007ko abenduaren 1etik 2008ko urtarrilaren 7ra bitartean (biak barne) Arabako Merkataritza Txartelarekin egiten dituzun erosketetan 300 eurotik gora gastatuz gero, zuzen-zuzenean parte hartuko duzu “300 euro arteko doako erosketen” zozketan

Informazio gehiago nahi baduzu, edo iradokizunik egiteko, harremanetan jarri Arabako Merkataritza Federakuntzarekin, 08:00etatik 14:00etara.

Nabarmenak
UNE 175001 logotipo

ZORIONAK ZIURTAGIRIA JASO DUZUEN ENPRESEI!

27 establezimenduk jaso dute UNE 175001 arauaren ziurtagiria

Argitalpenak
Publizitatea
babesleak